Berriro errausketaren aurka

domingo, 6 de septiembre de 2015 ·

Hondakinen errausketaren aurkako borrokak urte askotako historia du Gipuzkoan, eta nahiz eta behin betiko errausketa bidezko hondakinen tratamendua baztertuta geratu zela pentsatu askok, azken hauteskundeen ondoren kargua hartu duten PNV-PSE-ko agintariek behin eta berriz erraustegi-proiektuaren berpiztea iragartzen ari dira.

2011-2015 legealdian hondakinei dagokionez aurrera pauso nabariak eman dira Gipuzkoan, batez ere gaikako bilketari dagokionez %30etik %50era handituz eta zabortegira doan hiri hondakin kopurua 225 600 tonatik 172 100 tonara gutxituz. Gipuzkoako ia herri guztietan aldaketa nabariak egin dira zabor bilketan, emaitza desberdinak lortuaz, baina 60 herritan hondakinen erdia baino gehiago gaika bildu da.

Gipuzkoako Foru Aldundiko eta hainbat Udaletako agintari berriek atzera pausoak agintzen dituzte eta guztien aurrean Zubietan erraustegia. Gezurra badirudi ere, 2015eko uztailaren 9an PNV, PSOE, PP, EH BILDU, PODEMOS...-eko europarlamentarien botoekin erresoluzio bat onartu dute, non esaten den beste puntu aurrerakoi askoren artean “2020an errausketa birziklaezinak eta biodegradagarri ez diren hondakinetara mugatu behar dela” , “produktuen bizi-iraupena luzatu, hauen berrerabilpena eta birziklapena bermatuko duen politika garatzea” edo “ekidin behar dela baztertutako hondakinak (zabortegira eramandakoak eta erraustuak) birziklatu bezala hartzea” .

Ezin da ulertu zertarako egin nahi duten 260 000 hondakin tona erreko dituen instalazioa, 2014ean 172 000 tona sortu zirenean, eta Europako legea aplikatzerakoan hiri hondakinen %10- %5a besterik ezingo denean erraustu. Zenbat tona? 30 000 edo gutxiago? Honek soluzio bakarra izango du: kanpotik zaborra ekarri egin nahi duten erraustegia errentagarria izan dadin eta herritarrok ordaindu beharreko tasak ez daitezen izugarri handitu. Irtenbide hau jadanik asmatuta dado: Kataluniatik eta Italiatik itsasontziak zaborrez beteak etortzen dira Mallorcako erraustegia janaria emateko, bertan ez dutelako nahikoa sortzen. Gipuzkoak konpetentzia egin behar al dio?

Egoera honetan argi geratu behar du ezin direla onartu atzera pausuak, ez administrazioaren aldetik, ezta herritarren aldetik ere. Azken urteetako bidean aurrera egin behar dugu, gaikako bilketa tasak hobetzen jarraitu eta zabortegira doan errefus kantitatea gutxitu. Guztion lana da eta guztioi exijitu behar zaigu geure ardura.

Errausketan oinarritzen den tratamenduarekin aurrera egin nahi baldin badute, Foru Aldundi berriari eta Udal berriei herritarrak aurrez aurre izango dituztela esango diegu, kalean aurre egingo diegu, baina Europako Parlamentuko Erresoluzioren izenburuan dion “ekonomia zirkular bateranzko bidean” jendearen aldetik laguntza izango dute eta Gipuzkoa eredugarri bat denon artean egin dezakegu alor honetan ere.

Hau guztia aldarrikatzeko behean sinatzen dugunok giza katerako deialdia plazaratzen dugu, irailaren 13an, 11etatik 13etara Kontxako hondartzan. Pertsona, jendarte, ingurugiro osasuntsua gauzatzearen alde baldin bazaude Donostiako estropadetako bigarren igandean Kontxan daukazu zure lekua.

ERRAUSKETARIK EZ, EZ LEHEN, EZ ORAIN.
BALIABIDEEN ERABILERA ERAGINKORRA.

HONDAKINEN APROBETXAMENDU MATERIALA.

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak