Kapitalaren mesederako eta gure hondamendirako

martes, 13 de octubre de 2015 ·

Joxe Iriarte, ‘Bikila’ - Alternatiba

Marx itzuli da liburuan, Daniel Bensaid-ek diosku Marxek eleberri beltza moduan idatzi zuela Das Kapital (Kapitala). Millennium eleberria bezala hiru tomoetan, hain zuzen. Izan ere, kapitalaren erresuman dirudiena inoiz ez da zinezko, itxurak mamia (naturaren ustiaketa eta pertsonaren esplotazioa) ezkutatzen du. Hori aski ez, beren morroiak, intelektual zein politikoek, oso iaioak desitxuratze hori bilgarri deigarriekin edo modu sofistikatuetan apaintzen, are mozorrotzen (edo  ustelkeriaz  dena kakazten) pista okerrak han eta hemen jartzen sistemaren labirintoetan gal gaitezen. Kapitala ez baita dirua edo ekonomia soil-soilik, sistema labirintikoa baizik. Kapitala ez da abstrakzio bat, botere sistema osatu bat baizik, zeina oso modu korapilatsuan egituratzen den. Badu merkatua deritzan sarea zeinerako produzitzen duen irabazien arabera; badu ordena zaintzarako prestaturiko polizia mota desberdinak eta Estatu eta internazional arloko nazio armadak; badu finantza egitura bat eta bertan ari diren exekutibo ondo baino hobetu sarituak, eta baita beren zeregina betetzen duten alderdi politiko eta politikari, hitz batez, kapitalaren krimenen zantzuak desitxuratzen eta ezkutatzen (erretolika aberkoi eta demokratikoarekin igurtziz) ari diren morroiak.

Hortik, gure gizartean sortzen diren desmasien aurrean derrigorrezkoa da geure buruari galdetzea ikertzaile batek hilketa baten aurrean egingo lukeen modura: zeini egiten dio mesede  heriotza honek? Zeini egiten dion mesede natura hain modu zentzugabean ustiatzea? Zergatik diru publikoarekin banku pribatuen zuloak estali herritarren kaltetan? Edo aberatsei zerga zuzenak jaitsi eta denok ordaintzen ditugun zeharkakoak handitu? Eta batez ere, zergatik jasaten dugu hain egoera larria eztanda egin gabe?

Nire gaitasuna guzti horri buruz nahiko murritza denez eta batez ere orriotan ezina denez, politikoen jukutriaz arituko natzaizue, adibide batzuk jarriz.

Erabaki hori zeini egiten dio mesede? Berriro galdera. Aitzakiak direnak direla Troikak Europako Batasunaren mailan eta PPk Espainiar estatuan lau urteotan hartu dituzten erabaki  guztiak kapitalaren aldekoak izan direla zalantza gutxi: PPk elektrika alorrean hartutako erabakiak oligopolioen mesederako izan direla herritarren eta energia berriztatzaileen kalterako zalantza gutxi. Gauza bera bankaren erreskatearekin. Alabaina, gurean, EAJ artista dugu igeri egin eta arropa zaintzen maisu, onura guztiak beren kargu hartzeko eta emaitza txarrak Estatuari, Europari edo ezkerreko muturreko joerari. Herria eta aberria hitzak ahoan baina kapitalisten, lagunen edo aipa ezinezkoen interesen alde, beti.

Bi adibide: atez atekoaren auzia inposaketa, kuxidadea zela eta herri galdeketa bandera (beraiek inoiz egin ez dutena) jo eta ke aritu ziren, (PSEren laguntzarekin) aurreko legegintzaldian, aferaren oinarrian zegoen Errauskailuaren auzia ezkutatuz. Zeina foru gobernua berreskuratu bezain pronto argira azaldu duen. Izan ere, Errauskailuak janaria behar du, erretzeko gaia, eta birziklapen tasa handituz, eta batez ere organikoaren bilketa aurrera joanez gero, Errauskailuak ez baitu zentzurik. Oso kutsagarria da eta aldaketa klimatikoaren eragilea ere, bere neurrian. Hor daude Zabalgarbiren gas (CO2) isurketaren emaitzak. Eusko Jaurlaritzaren hitzak eta pitzak iruzurra galanta bilakatzen dira halako egitasmoekin. Kontua da Errauskailua negozioa dela patrika batzuentzako. Nola sinatu zuten finantza erakundeekin ikusi besterik ez dago. Naomi Kleinek arrazoia du dioenean ezinezkoa izango zaigula naturaren hondamendiari aurre egitea kapitalisten eta beren morroiei aurre egiten ez badiegu. Ezin gera geldi besoak gurutzatuta Errauskailua eraikitzen hasten badira eta, Pasaian bezala, atez atekoa eraisten hasten badira. Bigarren gaia: zergaren harmonizazioaren aitzakia Gipuzkoan aberatsei zergak murrizteko. Gogoratzen zarete ditxosozko LOAPAz? Harmonizazioak esan nahi zuen autonomi erkide guztiak parekatzea: kafesnea denontzat. Egun gauza bera kontzertuarekin. Kasu horretan, EAJ, haserretu egin da bere kalterako baita kudeatzen duen “txiringitoak” galdu egingo bai luke. Zergatik ez dute harmonizatu Gipuzkoaren mailarekin? Jakina, kontua ez baitzen harmonizazioa, Gipuzkoan zergen demokratizazioaren aldeko aurrerapausotxoa (gehiago dutenei gehiago eskatu gutxi dutenen mesederako) bertan behera uztea baizik. Gauza bera egiten ari dira Gasteizen PPrekin batera. Dena kanpoko kapitala eta bertako kapitalisten inbertsioa erakarriko duelakoan...


Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du bere azken liburuan larrialdi klimatikoaz ohartarazten digu, eta horren erantzulea den Kapitalismoaren jarduerari azkar eta modu erradikalean aurre egin behar zaiola aldarrikatu. Ados nago iritsi horrekin. Eta nago ere, ezkerra, zoritxarrez, orain arte motel, ezgai, noraezean dabilela arazoari aurre nola egin ez dakiela, gehienetan defentsibak eta kapitalaren logikaren baitan. Horren adibidea litzateke VWek automobilen kutsadura-neurgailuekin egindako iruzurraren aurrean Nafarroako Gobernuak (Ezkerreko gobernua) eta sindikatuek ageri duten beldurra eta espantua multinazionalak Landabeneko lantokian egin behar dituen inbertsioak bertan behera ez ote diren geratuko. Ulergarria da gobernuak ondasunaren galeren eta langileek lanpostuen galtzeari beldur izatea, baina produkzio asmoak zein baldintzak egiten diren ezin ditugu ahaztu edo saihestu. Langileen lan-baldintzak hobetzeko edo kutsadura murrizteko inbertsioak balira, gaitz erdi; alabaina automobilen kopura gehitzeko bada? Eta hala da. Noiz arte lotu behar dugu lantegi baten iraupena ingurumenarekin talka egiten duen produkzio motarekin? Hauteskunde programak, sindikatuen kongresuetako programak, Alternatiba-Herria bezalako jai egunerako dira, soil soilik? Irabazia nora kapitala hara. Eta gu?

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak