Kataluniako independentziaren prozesuaren inguruan

viernes, 20 de noviembre de 2015 ·

Joxe Iriarte, ‘Bikila’ - Alternatibako kidea

Nahiko haserre nabil, salbuespenak salbuespen, Kataluniarekiko Euskal Herriko elkartasun mugimendua zein eskasa den ikusita. Batez ere, Euskal Jaurlaritzaren eta Eusko Legebiltzarraren aldetikoa. Egia da, aurreko urteetan Estatuko indar faktikoen erasoen aurrean Kataluniako  burgesiaren alderdiek oso ustel jokatu zutela, konplize izan ez zirenean. Baina, hori ez da arrazoi, egun Espainiako estatua krisiaz jota dagoen garaiotan gu antzeko parezido jokatzeko. Kataluniaren askatasuna gurearekin lotua dago nahiz eta bakoitzak gure bidea egin. Inork ez dezala pentsa euskaldunok edo katalanak bakarka eta isolaturik Estatuari aurre egiteko gai izango garenik, batez ere honek errepresio bidea hartzen badu. Beraz, elkartasuna gure aldetik, lehenengo aldarria.

Alabaina, badugu gurean, estrategiaren inguruko eztabaida bat, zeina egun Kataluniari begira egiten dena, baina, bide batez gurearekikoa dena. Eskandalizatua nago gure tertuliakide, iritzi emaile eta Kataluniatik datozen zenbait iritziek zer nolako amorruarekin kritikatzen dute CUPen jarrera eta nola modu akritikoan zuritzen duten JPS-rena. ETB1eko mahi inguruan denek larrutu zuten CUP. Egunkari honetan igandeko Vicent Partal eta Martxelo Otamendiren ohiko solasaldian, Vicentek, kristorenak eta bost bota zituen CUPen aurka: “axola zaion gauza bakarra Artur Mas Kataluniako presidentea ez izatea”. Are, “independentista iraultzaileak prozesua blokeatzen” ari omen dira. Askotan hain zuhur eta zorrotz izan ohi den adiskidea oraingoan oso eskas eta aldebakarreko dabil. Bistan da, berak JPS-ren aldeko hautua egina duela eta horren arabera epaitzen duela CUP. Nik zalantzak ditut CUPen taktikaz, alabaina ziur nahiz arrazoi sakonak dituztela soka tenkatzeko eta JPS-koei gauzak zail jartzeko.  Egun bereko “Azaroko zazpi egun” iritzi artikuluan David Fernandezek argi azaltzen ditu beren arrazoiak: “Nola eta noiz. Nork ez da garrantzitsua”. “Independentzia, pobreziarik ez, ustelkeriari ez”. Hor datza gakoa.

Bistan da Mas oso azkarra izan dela Espainiar Gobernuaren gogortasunari zukua ateratzen, batez ere A9ko erreferendumaren ondorengoari. Une horretaraino hain eredugarri genuen gizarte zibilaren protagonismoari buelta eman zion eta prozesuaren buruaren buruan jarri zen agendaren edukia eta erritmoa berak markatuz. Ezin da ahaztu, Kataluniako Asanblada Nazionalak beste erreferendum mota nahi zuela eta partiduen arteko paktuak ere bai, eta Mas-ek maniobratu egin zuela urak bere errotara erakartzeko, ERC bigarren lerrora atzeratzeko, eta “ni hala ezer ez” mehatxupean CUP ere paretaren aurka jartzeko.  CUPekoek ez dute ahaztu.

Garai zaharretan Jordi Pujol eta Katalunia parekatzen zutenek, gauza bera egin nahi dute Mas eta prozesuarekin. Eta ez da egia. Mas paper garrantzitsua jokatzen ari da, eta jokatuko du, alabaina, bera ez da prozesua. Berau, gizarte zibilaren baitan behar du egon, edo egon beharko luke. Jakina, Gobernu berriak garrantzi handia izango du instituzional arloan prozesua kudeatzen; bidenabar demostratu beharko du independentzia herritarren onerako izango dela, eta batez ere, krisiak gehien kaltetu dutenekiko. Nazio askatasuna eta justizia soziala, txanponaren bi alde banaezinak direla sinesten dugunok ezin dugu ulertu, lehenengo independentzia eta gero gerokoak. Aldiz, “Independentzia, pobreziarik ez, eta ustelkeriarik ez” uztartu behar ditugu David Fernandezek aldarrikatzen duen bezala. Ez da Independentzia eta sozialismoa une berean bat egitea. Ez gaude horrelako tesitura batean. Baina bai bizimodu duinarekin lotzea. Nola arraio bestela bere burua espainiar duten sektore behartsuei konbentzitu Espainiatik alde egiteak onuragarria izango zaiela?

Hots. Gobernu garbi eta zuzena behar da, justizia soziala gauzatzeko eta independentzia lortzeko ere. Mas-ek klase ertain abertzalean lidergoa du, baina ez urte hauetan bultzatu duen politika neoliberala jasan dutenen artean.

Bukatzeko. Zergatik presio oro CUPen aurka eta ez JPS-eko ezkerrekoei? Zer egiten ari dira ERC eta independenteek irtenbide bat aurkitzeko?

Izan ere, Davidek oso modu egokian dioen bezala: “Hemezortzi hilabete barru irabazi egin behar baita etorkizuneko errepublikako erreferendum konstituzionala”. Nola irabazi independentismoak alde soziala eta nazionala uztartzeko ez bada gai? Hots. Arazoa ez da, batzuk dioten bezala, ezkerkeria edo dogmakeria gaitza, prozesua nola kudeatu baizik. CUPekoak segur aski neurri batean amore eman beharko dute, ez baitute aski indarra bere tesiak gauzatzeko, eta ez dut uste prozesua usteltzen utziko dutenik, baina JPS-koak ere antzeko. Eta orain arte egin duten guztia itxurakeria izan da, ez benetako eskaintza. Eta Euskal Herriko ezkerreko independentistei nire iritzi apala. Arren, ez dezagun zama guztia CUPeri egotzi, baita ERCri eta JPS barruan Mas-en morroi bihurtu direnei ere.

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak