Beren obrengatik ezagutuko dituzu

viernes, 24 de marzo de 2017 ·

Joxe Iriarte - ‘Bikila’

Halaxe izan beharko luke, baina, egiten dena zuritzeko eta kamuflatzeko tresna asko daude, batez ere botere ekonomiko, soziala eta politikoa dutenek oso trebeki erabiltzen dakitenak.

Bestela nola ulertu PPk oraindik Espainian duen hegemonia, edo gurean EAJk daukana. Are, EAJ dugu zuriena zurien artean (Orixerentzat, zuria faltsua esan nahi zuen) edo igeri egin eta arropa gordetzen hobekien dakiena. Jakina, gure ahulezi eta akatsek laguntzen diote zeregin horretan.

Esate baterako, PPk ez bezala, EAJk haserre planeta egiten du neoliberala dela salatzen diotenean,  Batez ere ELAtik badatorkio salaketa. Berehala, Hezkuntza eta Osasungintza jartzen lekuko. Espainiako bi instituzioekin konparatuz egia da hobetu daudela, baina ezin da ezkutatu azken hogei urtetan bi instituzio horien izan duten higadura edo argaltzea zerbitzuen aldetik, eta batez ere bertako langileen egoera txarrera jo duela nabarmen.

Alabaina, EAJren jarrera neoliberala askoz nabarmenagoa da, itun komertzialekiko (TTIPen alde EBko parlamentuan) eta patronalarekiko aldekotasunean. ELAk eta LABek oso ondo ezagutu dute EAJk Lan Erreformen aldeko emandako babesa, Confebasken mesedetan.

Dena den, gutxitan hain garbi, joan den astean Espainiako Kongresuan PPrekin batera zamaketarien  dekretuaren aldeko botoarekin. Izan ere, zamaketariek oso garbi azaldu dituzte dekretu horren nondik norakoak, beren lanpostuak arriskuan jartzeaz gain, soldatak behera egingo dutela eta lan baldintzak kaskartuko, lan istripuak ugarituz.

Multinazionalak aspaldi dabiltza portuak desarautu eta beren nahiera antolatzeko: kanpoko langile babesgabeekin bertakoak ordezkatuz eta edozein lan baldintzetan esplotatuz. Zamaketariek emandako hitzaldi batean jakin nuen, Eusko Jaurlaritzari transferitutako Bermeoko kaian badagoela zamaketa eremu bat, non langileek lan egiten dute egoera ia dasarautu batean, ohiko babesik gabe. Hots, Estatuak kudeatzen dituen portuetan zamaketariek duten indarrari esker patronalak eta estatuak inposatu nahi eta ezin duena, “gure” eremuko langileak, alegia EAJk kudeatzen dituen portuetan, justu, dekretuak ezarri nahi duen egoeran daudela.  EAJren paradisuan patronala errege. Independentzia ez bada ezkerretik eraikia, ez da benetako independentzia izango, multinazionalen menpekoa, baizik.

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak